Andoain
Sorabilla auzoan jaietan murgilduko dira ostiraletik igandera arte andoaindarrakAsteburuan ospatuko dituzte Sorabillako jaiak. Txupinazoa bihar izango da, arratsaldeko 17:00etan, baina programazioa igandera arte luzatuko da.
Publicidad
Belaunaldi berriak hartu du jaiak antolatzeko ardura eta lehen urte honetan, ekimen ezberdinak jarriko dituzte martxan egun hauetan. Horien artean, larunbat goizean burutuko den artisauen azoka eta haurren txokoa. Bertan, postuak, tailerrak eta jolasak egongo dira goizean zehar, 11:00etatik 14:30era.
Euskal Herriko hamabi artisauk osatuko dute azoka. Bertan, produktu eta teknika ugari aurkituko dituzte postuetan. Baina, gainera, haur txokoa egongo da. Maskara tailerra, globoflexia, photocall pirata, aurpegien margoketa, txapa pertsonalizatuak egitea, edota, tatuajeen gisako kalkumaniak egiteko aukera izango dute larunbatean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión