Andoain
«1.600 herritarrek baino gehiagok eman dute bere iritzia N-1 errepidearen trazatuaren inguruan»Online egiteko aukera amaituta, aurrez aurreko galdeketa urriaren 22ra arte dago irekita, Udaletxeko Atarian edo Basteron
El Diario Vasco
andoain.
Jueves, 16 de octubre 2025, 20:24
N-1 errepidearen trazatuaren inguruan iritziak jaso-tzeko prozesua erdibidean dago. Udaletxetik adierazi dutenez, «1.600 herritarrek baino gehiagok eman dute euren iritzia modu digitalean online atariaren bidez. Pertsona askok, hitzaldietan parte hartzeaz gain, argitaratutako informazioa kontsultatzeaz gain, erakusketa bisitatzeaz gain, gizarteratze-prozesu honen barruan beren iritzia emateko aukera digitalaren epea luzatzea ere eskatu digute». Baina arduradunek gogorarazi nahi izan dute, «orain iritzia aurrez aurre emateko aukera egongo da, urriaren 22ra arte. Goizez, 11:00etatik 13:00etara, Udaletxeko Atarian. Arratsaldez, berriz, Bastero kulturguneko sarrera nagusian, 18:00etatik 20:00etara. Gainera, bihar, hilak 18, Kultur Etxean ere iritzia eman ahal izango da, 11:00etatik 14:00etara.
Publicidad
Erakusketa eta solasaldiak
Bestalde, erakusketa Bastero Kulturgunean jarraitzen du ikusgai urriaren 22ra arte. Bertan hamabi panel informatibo ikusi ahal izango dira. «Panelek bi alternatiben ibilbideak eta haien ezaugarri nagusiak modu grafiko eta ulergarrian aurkezten dituzte», azaldu dute arduradunek.
Eta azken mahai ingurua datorren asteartean izango da, hilak 22. Ander Gortazar, arkitektoa, hirigintza, lurralde antolamenduan, mugikortasunean eta Geografia Informazio Sistemeten aditua bertaratuko da Basterora, arratsaldeko 18:30ean, Hirigin-tza ikuspegiaz hitz egiteko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión