Emakume bertsolarien lana ezagutzera eman zen Biterin
Korrika Kulturalaren barruan, 'Bertsolaritzaren Sekretuak' egitasmoa estreinatu zen harrera onarekin herriko Kultur Etxean
MARÍA CORTÉS
Martes, 24 de febrero 2015, 00:30
'Bertsolaritzaren sekretuak' emankizuna estreinatu zen igandean Hernaniko Biteri kultur etxean. Egitasmoa, Korrika Kulturalaren baitan gauzatuko den ekin-tza izan da. Bertso-Korrika bezala, Bertsozale Elkartearekin elkarlanean abiaturiko egitarauaren zati da 'Bertsolaritzaren sekretuak', eta historiak mendeetan sekretuan gorde izan dituen emakume bertsolariak dakartza gogora. Emakume haien lana gaur egunera iristeko zailtasun asko izan badira ere -beraien bertsoak erre, gorde eta isildu izan dira-, batzuk errekupera-tzea lortu da.
Publicidad
Emakume bertsolarien ikurra izan zen Joxepa Anttoni Aranberri Petrirena, 'Xenpelar' zenaren iloba. Joxepa Anttoni ez zen aurrena izan, ezta azkena ere. Bera bezala, askoren ezagutza galdu da bidean eta isilduriko emakumeen historia ekarri nahi da argitara. «Ikuskizunaren bitartez emakume haiek bizi izandako egoerak, denboran eta espazioan atzera eta aurrera, narrazioz, bertsoz eta musikaz lagunduta argitara ekarri nahi izan da», adierazi zuten antolatzaileek.
Hernaniko estreinaldiaren ondoren, beste hainbat herritan eskainiko da egitasmo hau, hain zuzen, Iruñean (ostegunean), Mungian (martxoaren 7an), Elizondon (martxoaren 8an), Baionan (martxoaren 12an) eta Eskoriatzan (martxoaren 14an).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión