Egape ikastolan 'Euskaren Eguna' ekitaldiz beteta iritsi da aurten ere
Ikasleek Porrotx pailazoaren eta Realeko jokalaria den Nahikari Garcia urnietarraren bisita izan dute aste honetan
MARÍA CORTÉS
Martes, 2 de diciembre 2014, 00:10
Euskararen Nazioarteko eguna dela eta egitarau zabala osatu dute Egape ikastolan aurten ere. 'Dona dona katona, euskara da dana' da aurtengo leloa eta bai esaldia eta bai logoa ikasleen artean sortutakoak dira.
Publicidad
Euskararen eguna bihar bada ere, orain arte ekitaldi ezberdinak antolatu dira ikastetxean, horien artean, «guk sortutako abestia ikasi eta dan-tzatu, 6. mailakoak haur hezkuntzako haurrekin jolasean ekimena jolasgaraietan, ipuin kontalariak, txokoladasta, jolasak, atzoko Porrotxen bisita, bertso saioak eta Realeko jokalaria den Nahikari Garcia urnietarraren bisita 3. zikloko ikasleei, besteak beste», adierazi dute.
Bisitak
Bai Porrotxen eta baita Nahikaren bisitak oso interesgarriak izan dira ez bakarrik Egapeko ikasleentzat. «Esperientzia polita iruditzen zait, ilusio handia egiten dit Egapera bueltatzeak, urte asko pasatu ditut han eta oso oroitzapen onak dauzkat», adierazi zuen Nahikarik ikastolakoek egindako elkarrizketan.
Aurtengo leloaren inguruan ere aritu zen jokalaria, izan ere, «urteak pasa ahala konturatu naiz gure hizkuntza zaintzea garrantzitsua dela eta denon konpromisoa ezinbestekoa dela. Horregatik beharrezkoa iruditzen zait horrelako egunak ospatzea, denon laguntza ezinbestekoa dela jakinarazteko».
Nahikari bera Egapen izandako ikasle ohia da eta bertan pasatako urteak gogoan ditu. «Jenio handia nuen, nire iritzia ematea gustatzen zitzaidan, ez nintzen isiltzen. Gaur egun ez naiz asko aldatu, baina pixka bat lasaitu naiz izaerari dagokionez. Gehienetan futbolean ibiltzen nin-tzen jolasgaraietan. Aldi berean, ikasle ona izaten saiatzen nintzen, ahalik eta lan gehien egiten eta nota onak ateratzen».
Publicidad
Futbola zuen gustuko eta orain Realeko nesken taldean dago. «Aurtengoa nire bigarren denboraldia da, lehengo urtean gabonetan iritsi nin-tzen, beraz gutxi gor behera orain dela urtebete iritsi nintzen», esan zuen jolariak. Gainera, Espainiako selekzioarekin izandako esperien-tziaren inguruan zera adierazi du, «esperientzia politak bizi ditut selekzioarekin: asko bidaiatu dut, jende berria ezagutu eta batez ere asko disfrutatu dut futbolean jokatuz. Jokatu ditudan txapelketetan parte hartzea zaila da, eta nik aukera hori izan dut, beraz, beti gogoratuko ditut esperientzia horiek oso positiboki».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión