Irun
Haur eta gazteentzako jarduerekin abiatuko da bihar Euskal Jiraren 45. edizio eraberrituaNobedade gisa, larunbateko desfilea goizez izango da eta amaitzean herri bazkaria egingo dute Santiagoko frontoian
Aldaketa esanguratsuekin ekingo diote bihartik aurrera Euskal Jiraren 45. edizioari. Gurdien desfilea, orain arte arratsaldez egiten zena, goizeko 11:00etan abiatuko da larunbatean, eta aspaldiko partez, herri bazkaria ospatuko dute Santiagoko frontoian.
Publicidad
Bihar hasi eta igandera bitarte hainbat proposamen izango dituzte gozagai irundarrek eta bisitariek. Pasa den urtean jasotako harrera onaren ostean, haur eta gazteentzako eguna izango da biharkoa. 17:45ean, Irungo Atsegiña konportsako erraldoiak eta buruhandiak Urdanibia plazatik abiatuko dira. Bertan ere haurrentzako jolasak eta puzgarriak izango dira 18:30etik aurrera. Amaitzeko, Eztanda Erromeria eta Zibilito Records taldeek konztertua eskainiko dute 20:30etik aurrera.
-
Ostirala
-
17 45. Irungo Atsegiña konpartsako erroldoien eta buruhandien desfilea.
-
18 00. Kantu Jira Irungo Txistulari taldearekin.
-
18 30. Haur-jolasak eta gaztelu puzgarriak.
-
20 30. Eztanda Erromeria taldearen emanaldia.
-
22 30. Zilibito Records taldearen kontzertua.
-
Larunbata
-
10 00. Txalaparta emanaldia.
-
10 00-14:30 eta 17:00-21:00. Eskulanen eta bertako produktuen erakusketa Ospitale Zaharrean.
-
11 00. Euskal Jirako desfilea.
-
12 45. Irun eta Hondarribiko txistularien eta Irun Hiria Musika Bandaren emanaldia.
-
12 45. Gurdien erakusketa.
-
13 00. Bertsolariak eta trikipoteoa.
-
13 15. Kantuz Kantu plazako tabernetatik Kantuz Lagunak taldearekin.
-
14 00. Herri bazkaria Santiagoko frontoian.
-
17 00. Kalejira Santiago frontoitik Urdanibia plazara.
-
18 30. Erromeria Kemen Dantza taldearen eskutik.
-
20 00. Dantzaldia Muxutruk taldearen eskutik.
-
23 30. Aitana Grandes DJaren emanaldia.
-
Igandea
-
11 00. Gipuzkoako Herri Kiroletako Pentatloi txapelketa.
Jardunaldi potoloena larunbatekoa izango da. Aipatutako jiraz eta herriko bazkariaz gain, adin guztientzako ekintzak ere izango dira. Besteak beste, eskulanen eta bertako produktuen erakusketa eta salmenta gunea egongo da Ospitale Zaharrean egun osoan zehar eta desfilean parte hartuko duten dantzari eta musikariek bina emanaldi eskainiko dituzte, 13:15ean eta 17:00ean. Igandean amaituko da aurtengo programazioa Gipuzkoako Pentatloi txapelketarekin.
Trafiko afekzioak
Euskal Jiraren ospakizunak hainbat afekzio sorraraziko ditu datozen egunetan, batez ere larunbatean. Desfilearen hasierarekin bat, udaltzaingoek Hondarribia kalea, Colon pasealekua eta Gipuzkoa hiribidea itxiko dituzte bi noranzkoetan. Era berean, ezingo da Urdanibia plazara sartu 10:00etatik aurrera eta Larreaundi auzorako sarbidea Euskal Herria etorbidetik egin beharko da.
Udalak jakinarazi duenez, Jose Ramon Agirretxeko taxi geltokirako sarrera Gipuzkoa hiribidetik egin beharko da, eta ateratzeko, Luis Mariano kalea erabili. Aparkalekuei dagokienez, Colon pasealekukora sartzeko ere Gipuzkoa etorbidea erabili beharko dute gidariek.
Publicidad
Aipatutako murrizketak 13:45ak aldera altxatzen joatea aurreikusten du Udalak, beti ere oinezkoen segurtasuna bermatzen bada. Gainera, bihako erraldoien eta buruhandien desfilea dela eta, Urdanibia plaza inguruko hainbat kale moztuko dituzte.
Irunbus zerbitzuari dagokionez, larunbaterako hainbat aldeketa aurreikusita daude. Besteak beste, L2 eta L4 lineak Elizatxo hiribideko 10. zenbakitik eta 11.tik abiatuko dira. Zaisa eta Ospitalea lotzen dituen zerbitzua izango da kaltetuena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión