Borrar
Ekimenaren aurkezpena ostegun honetan burutu da Irungo AEK euskaltegian. F. DE LA HERA

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa bueltan da

Ekimena Irungo Palmera Montero Gunean ospatuko da martxoaren 2an

Osteguna, 1 otsaila 2024, 16:13

Comenta

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa bueltan da: hamarkada bateko hutsunearen ondoren, Irungo Aitzondo Euskara Taldeak ekimena berreskuratu du eta lehiaketaren IX. edizioa ospatuko du datorren martxoaren 2an.

Irun XXIII. Korrikaren abiapuntua izateak ekarri du lehiaketaren itzulera. 2007 eta 2014 urteen artean ospatu zen, Luma taldearen eskutik. Bertako kidea Joxan Elosegik prestatu ditu edizio berri honen jokoak, aurrekoetan egin zuen bezala: «ilusioz hartu dut lantxo hau», adierazi du. Hitz gurutzatuek Irunekin duten lotura azpimarratu du Elosegik lehiaketaren aurkezpenean: «Irunen sortu genituen euskarazko hitz gurutzatuen tradizioa», eta bertatik ere «bultzatu dira hitz gurutzatuen munduan izan diren ekimen nagusiak».

Edonork parte hartu dezake Irungo Palmera Montero Gunean ospatuko den topaketan, 14 urte beterik badituzte. Izen emateak www.hitzgurutzatuak.eus egin daitezke otsailaren 29a arte. Martxoaren 2an, lehiakideak 10:00etan bilduko dira txapelketari hasiera emateko: ikasleek azterketetan aritzen diren moduan, mahaietan banatuko dira eta ezingo dute elkarrekin mintzatu. Ezingo dira telefono mugikorrak ezta ordenagailurik erabili, baina bai hiztegi-liburuak. Hiru txanda izango ditu lehiak: hasierako frogan 10 x 10 lauki dituen hitz gurutzatu taula bete beharko dute hiru ordu laurdeneko epean. Lehen fase honetan inor ez da kanpo geldituko; partaide guztiak jokatuko dute ondoren burutuko den finalaurrekoa. Bigarren froga hau, ordea, kanporaketa izaerakoa izango da: lehiakideek 12 x 12 laukiko taula bete beharko dute. Aurreneko hiru postuetan gertaturiko partaideak sailkatuko dira finalerako.

Azkeneko fase hori agerian eta jendaurrean jokatuko da: ez dira mahaian ariko, asto gainean paraturiko paneletan baizik. Arbelean baleude bezala bete beharko dute 15 x 15 lauko taula ordubeteko epean. Txapelduna izendatzeko bi irizpide erabiliko dira: zuzentasuna eta lastertasuna. Txapela eta 400 euro lortuko ditu irabazleak; 200 euro eta 100 euro bigarren eta hirugarren sailkatuek, hurrenez hurren.

Ekimena «arrakasta izango duela uste dugu», adierazi du Joxan Elosegik. «Mundu bitxi bat da hau. Oso erantzun ona jaso zuen txapelketa honek» bere momentuan, «eta horregatik», Aitzondo eta baita Irungo AEK bidelagun direla, «ausartu gara bederatzigarren edizioa prestatzera». Euskara taldeko kidea den Beñat Muguruzak esan duenez, lehiaketaren probak prestatzea «Joxanek egin duen bezala oso jende gutxiren esku dago. Oso jende gutxi du bere hizkuntzaren ezagutza, definizio berezi eta jostagarri horiek txertatzeko gaitasuna». Izan ere, askotan lauki txuri horietan eskutatzen diren hitzak ez dira korapilatsuak, baizik eta konplexutasuna definizio horietan dago.

IX. Txapelketa honetan parte hartzera animatu dute antolatzaileek: haien asmoa itzulera honek jarraipena izatea da, eta topaketa datorren urtean hamargarren edizioa betetzea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa bueltan da

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa bueltan da