Jendez gainezka egon zen Madalen plaza atzo arratsaldean, inguruko sagardotegian sagardoa dastatzeko irrikaz. ARGAZKIAK: X.D.L.G.

Hondarribia

Sagardoa dastatzeko aukera paregabea

Zortzi sagardotegiren ekoizpena ezagutzeko aukera izan zuten hondarribitar eta bisitariek eguraldi ezin hobeak animatutak

Xabier De la Linde

Hondarribia

Sábado, 23 de agosto 2025, 21:03

Madalen plaza txiki geratu zen beste behin Sagardo Egunean. Eguraldi ona festara batu zen eta hondarribitar eta bisitari andana animatu zen atzo edalontzia eskuan hartuta, inguruko hainbat sagardotegiren zukuak dastatzera. Hain zuzen, Altuna, Beko Errota, Lizeaga, Larregain, Oialumezar, Ola, Petritegi eta Zabala sagardotegiek hartu zuten parte aurtengo ekitaldian.

Publicidad

Sagardoaz gain, Arraunlari, Branka, Medievo, Ondarribi, Tatapas eta Txantxangorri tabernek prestatutako pintxoak jateko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek.

Euskal doinuekin girotutako arratsaldea izan zen atzokoa, jaiak geroz eta gertuago daudelaren seinale. Muara K.E.-k antolatuta, Sagardo Egunak Olagarro K.E.-ren, Antxetaren eta Udalaren babesa jaso zuen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad