Borrar
Kote Guevara (Balazta), Estitxu Urtizberea zinegotzia eta Egoitz Alcaraz (Egiluze). I. A.

Hondarribia

«Mugikortasun Astea ez da soilik egitarau bat; gure hiria hobetzeko borondatea da»

Mugikortasunaren astearen baitan, hainbat egitasmo prestatu dituzte, eta igandean bizikleta martxa eta Mendeluko jaia ospatuko dira

Iñigo Aristizabal

Hondarribia

Astelehena, 15 iraila 2025, 20:14

Comenta

Hurrengo astelehenean Autorik Gabeko Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horren harira Mugikortasun Astea antolatu du Udalak, hainbat elkarterekin elkarlanean.

Besteak beste, ostegunean dokumentala eta mahai ingurua egingo dituzte, ostiral eta astelehenean Egiluzeko ikasleen sentsibilizazio egitasmoak, larunbatean Emekiren ibilaldi komentatua eta Balaztaren lantegia eta igandean bizikleta martxa eta Mendeluko jaia aurki daitezke egitarauan.

  • Ostegunean. 18 30ean, Kultur Etxean, 'Sobre ruedas' dokumentalaren proiekzioa eta Hondarribiko mugikortasunari buruzko solasaldia.

  • Ostirala 19 eta astelehena 22 Egiluze ikastetxearen aurrealdean, abiadura murrizteko sentsibilitate kanpaina.

  • Larunbata 20. 11 00etan, Emekirekin, 'Elkarrekin ibiltzen'.

  • Igandea 21. 11 00etan, txirrinda martxa eta, ondoren, festa Mendelun.

Atzoko aurkezpenean Estitxu Urtizbereak, Mugikortasun zinegotziak, adierazi zuenez, «Mugikortasun Astea ez da soilik egitarau bat. Gure kaleak, gure osasuna eta gure etorkizuna hobetzeko hiri oso baten borondatea da. Guztion artean Hondarribia hobeago eta seguruago bat eraikitzen jarraitu nahi dugu. Irudi-tzen zaigu Hondarribiak erronka handiak dituela».

Aurten, «lehenengo lerrora ekarri nahi ditugu pertsona zaurgarrienak edo txikienak ere eskola bide seguruak behar dituztela. Eskola komunitatea oso modu aktiboan dago gai honetan lanean, kezkatuta daudelako». Prentsaurrekoa Egiluze ikastetxearen aurrealdean egin zuten, eta «eskola sarrera justu errepidearen albo-alboan dago».

Sabino Arana «herriko irteera-sarrera puntu garrantzitsuenetako bat da, eta jendeak ez du kontuan hartzen, ez da jabetzen, hogei eta hamar kilometro orduko errepide bat dela. Eta ez bakarrik Egiluze, baizik eta beste puntan Ama Guadalupekoa ikastetxea ere badaukagu, eta horrek arrisku egoera potenteak sortzen ditu eta fokoa jarri nahi izan dugu aurten horretan».

Balaztaren hainbat ekimen

Balazta Elkarteak larunbat arratsaldean konponketa lantegia prestatuko du San Pedro kalean, eta igandeko bizikleta martxa antolatuko du, 11:00etan hasi eta Mendelu jai batekin bukatuta eta gaur eta bihar hirugarren adineko pertsonekin Nagusikleta egitasmoan jarraituko dute.

Balaztako Kote Guevarak azaldu zuenez, «gure elkarteko ekimen garrantzitsuetako bat da. Ia astero irteeraren bat egiten da, eguraldiaren baitan, San Gabriel, Ulazpi eta CASER Betherrameko egoiliarrekin. 10-12 boluntario ditugu eta astero zortzi pertsona inguruk erabiltzen dute. Guztira urtean zehar 300 erabiltzaile inguru. Zahar etxetatik asko eskatzen dute baina ezin dugu gehiago egin. Alde batetik, boluntarioren kopurua mugatua delako eta gainera lau triziklo besterik ez ditugu».

Egiluzeren arazoa

Ostiralean eta hurrengo astelehenean kontzientziazio ekintzak prestatu ditu Egiluzek. «Bide ondoan egoteak beti eman ditu arazoak», dio Egoitz Alcaraz DBHko zuzendariak. «Lehen zebrabidea zegoen, ondoren semaforoa, eta orain plataforma. Badirudi azken sistema hau dela egokiena baina badakigu jendeak ohituratzako denbora behar duela. Askok abiadura mantsotzen dute baina ez denek. Badenak luzatu direnetik hobe gaude baina oraindik falta da denek funtzionamendua uler.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Mugikortasun Astea ez da soilik egitarau bat; gure hiria hobetzeko borondatea da»

«Mugikortasun Astea ez da soilik egitarau bat; gure hiria hobetzeko borondatea da»