Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Hondarribia

Hamabost salmenta postu auditorioko Euskal Azokan

I. A.

HONDARRIBIA.

Ostirala, 5 abendua 2025, 20:27

Comenta

Lehenengoz auditorian ospatuko da Euska Azoka, hurrengo larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era. Bertan hamabost salmenta postu egongo dira eta liburuen aurkezpenak egingo dira ordu erdiro. Gainera, 11:00etan 'Euskal Jaiak: iragana eta etorkizuna' mahai-ingurua eskeiniko dute Koldo Ortega historialaria, Harkaitz Cano idazlea eta Antxoka Agirre kazetari eta ikertzaileak.

Garoa Lekuona Euskara zinegotziak adierazi duenez, «auditorioa liburutegi erraldoi bihurtuko da. Aurtengo aldaketekin, Euskal Azokari kutsu berria eman nahi izan diogu. Gobernu Planean azokaren birplanteamendua jaso genuen, eta horretan gabiltza. Aurreko urtean hasi ginen azokari egitura berria ematen, eta aurten koxka bat gehiago gora egin dugu, espazioz aldatzearekin batera, ereduz ere aldatu dugulako. Argi dago gure helburua ez dela azoka bere horretan mantentzea, baizik eta indartzea eta etorkizunerako eredu sendo bat eraikitzea».

Erosketak sustatzeko asmoz, Blagan Euskara Elkarteak erosketa-txartel bereziak prestatu ditu. «Euskal Jaien baitako ekitaldietan, zein liburutegian eskuratu ahal izango diren bonoei esker, hamabost eurotik gorako erosketetan hiru euroko beherapena lortu ahal izango da».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hamabost salmenta postu auditorioko Euskal Azokan