Hainbat ikastetxetako ikasleak joan dira baratzera.

Hondarribia

Baratzera bisita egin dute ikastetxeetako ikasleek

Haziak erein dituzte eta udaberrian bueltatuko dira emaitza biltzera

I.A.

HONDARRIBIA.

Miércoles, 5 de noviembre 2025, 20:33

Bertako produktoaren astean ere egin zen eta oraingoan Amuntza proiektuaren barruan izan da Hondarribiko ikastetxeetako ikasleek baratzera egin duten bisita.

Publicidad

Proiektu hau Udalak herriko ikastetxeei eskaintzen die, elikadura burujabetza, kontsumo arduratsua eta jasangarritasuna ardatz hartuta. Bere helburua da Lehen Hezkuntzako ikasleek lurrarekin harreman zuzena izatea, eta elikaduraren jatorria zein garrantziaz jabetzea. Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren 4. (Hezkuntza kalitatezkoa) eta 12. (Kontsumo eta ekoizpen arduratsuak) helburuak lantzen ditu.

Orain egin duten bisitan, ikasleek baratza ezagutu eta haziak erein dituzte. Aurrerago, martxoan edo apirilean, bigarren bisita bat egingo dute, aurreko lanaren emaitzak biltzeko. Momentu hortan landare bat etxera eramateko aukera izango dute, bertan zaindu dezaten. Beraz, orain itxarotea gelditzen da, urrian ereindakoa udaberrian loratzen ikusteko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad