Mutriku
Olaia Inziartek kontzertua eskainiko du bihar gauean Goiko plazanA. M.
Mutriku.
Jueves, 31 de julio 2025, 19:46
Udako kultur egitarauaren barruan, larunbat honetan, 23:00etan, Olaia Inziartek koknierto bat eskainiko du Goiko plazan. Hau artista nafarra da, 1999an jaioa. Musikarekin oso lotuta egon da beti eragin zaharrak eta berriak xurgatuz, eta, ezeri aterik itxi gabe, uste du honetan garrantzitsuena entzule ona izaten jakitea dela. Sortzea funtsezkoa da, eta dantza arriskutsu horretan beharraz eta menpekotasunaz abesten du, bide osasuntsuenen bila.
Publicidad
2022an, Olaia Inziartek «Lehengo Lepotikan Burua» lehen diskoa estreinatu zuen, sonoritate tradizionalena abangoardistenarekin lotuz. Gero eta indar handiagoa hartzen ari den energiaz eta kezkaz betetako artista nafarren belaunaldi berriaren parte da.
Nafarroako kantautore gaztea, ahots goxo eta estilo intimoarekin. Bere proposamena pop-folk doinuetatik hurbil dago, euskarazko lirikaz jantzia.
Udako zinema
Bestalde, udako zine programazioaren barruan, abuztuaren 6tik aurrera haurrei zuzendutako hiru filmez gozatu ahal izango da Zabiel plazan 22:00etatik aurrera. Hilaren 6an, 'Robotika' filma proiektatuko da. Hilaren 13an, 'Dragoi jagolea' iragarri da, eta 20an, 'Wonka'.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión