Mutriku
Mutriku Futbol Taldeak zabaldu du datorren denboraldirako izen-emateaEl Diario Vasco
mutriku.
Ostirala, 6 ekaina 2025, 19:58
Mutriku Futbol Taldetik jakitera eman dutenez, datorren denboraldian klubean jokatu nahi duten neska-mutilek dagoeneko eman dezakete izena. «Animatu zaitez gure klubaren parte izatera eta eman izena», nabarmendu dute. Horretarako link hau ezarri dute: https://linktr.ee/mutrikufutboltaldea.
Nahiz eta epe muga uztailaren 16a izan, jokalarien izen emateak ahalik eta azkarren egitea gomendatzen dute klubek, taldeak eratzen baitabiltza.