Mutriku
Mijoa auzoko bizilagunek giro ezin hobean ospatu zuten atzo 2025eko San Jeronimo egunaMartes, 30 de septiembre 2025, 20:32
Irailaren 30ean urtero egiten duten bezala, Mutrikuko Mijoa auzoko bizilagunek 2025eko San Jeronimo eguna ospatu zuten atzo jai giro ezin hobean. Eguraldia lagun, auzotarrak eguerdi partean elkartu ziren San Jeronimo baselizan meza entzuteko. Horren ondoren, Mijoa industrialdera bertaratu ziren, pandemiaz geroztik urtero egiten duten bezala festa bertan jarraitzeko. Zaindariaren egunean izaten den ohitura zaharrari eutsiz, ez ohizko herri kirolen jaialdi batekin disfrutatzeko aukera egon zen industria gunean. Izan ere, kirolari ezberdinak aizkoran, harrijasotzen eta arraunlariek entrenatzeko erabiltzen duten ergometroarekin lanean aritu ziren. Festak borobiltzeko errifen zozketa egin zuten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión