Mutriku
Merkatu txikia izango da larunbat honetan Beheko plazan, eskaintza zabalarekinGoienetxe, Zortziko, Zuluk, Xarma, Erlia, Berbelar, Ibiri eta Ekoalboraz izango dira bertan elkartuko diren ekoizleak
DV
.
Jueves, 21 de agosto 2025, 20:32
Larunbat honetan, Merkatu txikia izango da beste behin Mutrikuko Beheko Plazan, bertako produktuen eskaintza zabalarekin. Merkatua goizeko 10:00etan zabalduko da eta 14:00ak arte izango da bertan erosteko aukera. Hauexek izango dira parte hartzaileak: Goienetxe, artzain gazta; Zortziko, artisau gazta; Zuluk, artisau bitxiak; Xarma poltsak; Erlia, arrautza ekologikoak; Berbelar, behi gazta artisauak; Ibiri, barazkiak; Ekoalboraz, barazki ekologikoak. Horrez gain, Ametza Dantza Taldea ere arituko da. «Ikusi daitekeen bezela, denetarik izango dugu herrian. Giro ederra eta gure artisau eta ekoizlen produktuak erosteko aukera paregabea», adierazi dute Udaletik herritar nahiz bisitariei gonbita luzatuz.
Publicidad
Porrota anaiartekoan
Ondarroako jaien barruan ospatu ohi den Andramari sarian etxeko taldea, Aurrera KE, izan zuen aurkari Mutrikuk. Zaldupe futbol zelaian jokatu zuten partidan, 2-0 galdu zuten bisitariek. Emaitzaz harago, denboraldi berrirako prestatzen jarraitzeko balio izan zion lehiak Mutrikuri, baita kamiseta berria aurkezteko ere: hurrengo hiru urtetan Adidasek jantziko ditu mutrikuarrak, eta Iner Euskadi izango dute babesle nagusi.
Danborrada entsegua
Anaiarte Danborradaren lehen entsegua datorren astelehenean egingo da, hilaren 25ean, 19:00etatik 20:00etara Merkatuko plazan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión