Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Hainbat herritar iazko Xiri Eguneko kontzertu batean. ENDIKA LEKUBE

Mutriku

Kontzertu eta kultur ekintza ugari, larunbatean ospatuko den III. Xiri Egunean

Jabi Leon

mutriku.

Miércoles, 11 de junio 2025, 21:08

Mutrikuarrek «herritik eta herriarentzat» 2023ean sortu zen Xiri Egunaren hirugarren edizioarekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren larunbatean zehar.

Publicidad

Mutrikuko Rock Kolektiboak herriko hainbat kultur elkarte eta eragilerekin elkarlanean antolatutako egitaraua 11:30ean abiatuko da, dultzaineroen diana batekin, hain zuzen ere.

Ordu erdi beranduago (12:00etan) Gure Ametsa dantza taldeko lagunek larrain-dantza eskainiko dute Goiko plazan; eta hori amaitzerakoan bildutako herritarrak kalejiran abiatuko dira Atxukale inguruan kokatuta dagoen Xiri gunera.

Esan beharrik ez dago festa giroak Xiri gunean izango duela jarraipena. Bazkaltzera joan aurretik, Bergarako Azkaiter Pelox talde beteranoaren kontzertua egongo da bertan (13:00etan), eta arratsaldean hainbat ekintza izango dira.

Lehenik eta behin Mutrikuko erraldoiak kalejiran joango dira Goiko plazatik Xiri gunera, ohitura denez, txistulariak lagunduta. Kalejira hori 17:00etan hasiko da eta Xiri gunera ailegatzerakoen txalapartarien txanda izango da.

Edonola ere, Mutrikun antolatutako III. Xiri Eguneko programa borobiltzeko beste bi kontzertu egongo dira Atxukalen, 17:30etik aurrera.

Mikosis eta Lukiek, oholtzara

Larunbat arratsaldeko musika emanaldiak abiatzeko Gernikako Iparragirre Rock Elkarteko kidea den Mikosis talde gaztea igoko da Xiri guneko oholtzara.

Publicidad

Mutrikuko Rock Kolektibotik aurreratu dutenez, Carla (baxua eta ahotsa), Garazi (bateria) eta Ane Mei (gitarra) osatzen dute iaz bere aurreneko lana kaleratu zuen Mikosis taldea: «rock giroetara bideratzen dituzte euren doinuak, 90. hamarkadako giro altenatibo eta post-punka bezalako zertzeladekin».

Kontzertu horren ondoren Josu Ximun (gitarra eta ahotsa), Antton Goikoetxea( baxua) eta Christian Rodriguez (bateria) osatzen duten Lukiek taldearen txanda izango da. Hauek «euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute». Festak gaztetxean izango du jarraipena, 21:30etik aurrera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad