Mutriku

Herriko ekoizle eta artisau asko eta atun errea izango dira larunbateko merkatu txikian

J. L.

mutriku.

Lunes, 1 de septiembre 2025, 20:05

Mutrikuarrek eta herrira bertaratzen diren guztiek Udalak antolatzen duen merkatu txikiaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren larunbatean.

Publicidad

Irailaren 6rako prestatutako merkatu txikia Beheko plazan egingo da (10:00etatik 14:00etara bitartean) eta bertaratzen direnek herriko hainbat ekoizle eta artisauen produktuak eta lanak ikusi eta erosi ahalko dituzte.

Postua jarriko duten ekoizleak Ekoalboraz (barazki ekologikoak), Ibiri (bertako barazkiak), Goienetxe (ardi gazta) eta Zortziko (eztia) izango dira; eta artisauak Zuluk, Amaia Aberasturi, Mikkota art eta K. Amets (artisau lanak). Era berean, Mutrikuko Rugby taldeko lagunak kamisetak saltzen egongo dira.

Gainera, larunbateko merkatuan Mutrikuko Arraun taldeko kideek prestatutako atun errea dastatzeko aukera izango da, 12:00etatik aurrera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad