Las diez noticias clave de la jornada

Mutriku

Galbaixoak berotzen joateko goi mailako bertso saioa izango da ostiralean Zabiel plazan

J. L.

mutriku.

Martes, 2 de septiembre 2025, 20:15

Mutrikuarrek horrenbeste maite dituzten Galbaixo festak ospatuko dituzte hilaren 13tik 16ra bitartean.

Publicidad

Hori dela eta, oraindik egun batzuk falta dira Galbaixoak ailegatzeko. Hala ere, festa horiek girotzen joateko ekintzak datorren ostiralean abiatuko dira, urtero herritarren gustokoa den Galbaixotako bertso saioarekin.

Galbaixoak heltzear direla iragartzen duen aurtengo bertso jaialdia datorren ostiralean ospatuko da, 22:30etik aurrera eta Zabiel plazan, hain zuzen ere.

Saioa Mutrikuko Bertso Eskolaren eskutik egingo da eta bertan goi mailako lau bertsolari arituko dira kantuan: Oihana Iguaran, Agin Laburu, Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio. Gaiak jartzeko lanetan, berriz, Unai Belaustegi arituko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad