Mutriku
Galbaixo Txiki eguneko Marmitako lehiaketarako izena datorren asteazkenera arte eman daiteke, Albaro dendan edo SabinanJabi Leon
mutriku.
Viernes, 5 de septiembre 2025, 20:30
Mutrikuarrek horrenbeste maite dituzten Galbaixo jaiak ospatuko dituzte hilaren 13tik 16ra bitartean.
Publicidad
Irailaren 15ean Galbaixo Txiki eguna izango da Mutrikun eta horren baitan ez da urtero arrakasta handia izaten duen marmitako lehiaketa faltan izango.
Benjaminen omenezko sariketa horretan parte hartu nahi dutenek datorren asteazkenera arte eman dezakete izena, Albaro dendan edo Sabinan.
Udaletik jakinarazi dutenez, Marmitako lehiaketan «gehienez 16 taldek hartuko dute parte». Beraz, izena ematen dutenen kopurua handiagoa bada «partaideak zozketa bidez aukeratuko dira».
Edonola ere, talde bakoitzean «gehienez bi pertsona egon ahalko dira» eta partehartzaile guztiek 16 lagunentzako marmitakoa prestatu beharko dute. Horretarako, antolakuntzak 3 kilo hegaluze, 4,5 kilo patata, olioa eta gatza emango dio talde bakoitzari. Hauek, berriz, lapikoa eta sukaldatzeko tresnak, piper berde edo gorria, txorizo-piperra, kipula, ogia, pipermina eta tomatea jarri beharko dute (horiez gain, barazkiak baino ez dira onartuko).
Galbaixo Txiki eguneko Marmitako lehiaketa 10:00etatik 13:00etara bitartean burutuko da. Epaimahaiak 14:00etan banatuko ditu sariak eta horren ondoren sukaldatutako marmitakoaren subasta egingo da.
Saridunak aukeratzeko orduan epaimahaiko kideek «itxura, kolorea, salda eta zaporea» izango dute kontuan.
Irabazleek txapelak eta 250 euro jasoko dituzte, bigarren sailkatuek 175 euro eta kopa eta hirugarrenek 100 euro eta kopa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión