Mutriku
Festa giroa izango da gaurtik aurrera herrian zehar, Malen jaietako hasieraren atarianJabi Leon
mutriku.
Viernes, 18 de julio 2025, 20:58
Malen jaiak astelehenean botako duten txupinazoarekin hasiko dira ofizialki baina festa giroa gaurtik somatu ahalko da Mutrikun. Izan ere, Bizixo jai konpartsak ekintza ugari antolatu ditu asteburu honetarako, Malen jaietako hasieraren atarian.
Publicidad
Gaurko egitaraua 12:00etan abiatuko da, Egaña frontoian jokatuko diren Pala txapelketaren finalekin. Horren ondoren karro-poteoa egingo dute eta 14:00etan jai konpartsaren txupinaren eta omenduaren unea izango da. Jarraian, gazteen argazkia aterako dute txosnagunean eta 15:00etan bazkaria izango da Egaña frontoian.
Hortik aurrera 'Txaranga a la mutrikuarra' (18:00etan Gaztetxetik), txosnen irekiera (19:00etan), Marimatraka batukada feminista (20:00etan), Akeer taldearen kontzertua (00:00etan) eta Malakias MX3-ren emanaldia izango dira.
Guzti hori, udako kultur egitarauaren baitan antolatutako Izaki Gardenak talde gasteiztarraren kontzertua izango dela ahaztu gabe. Hori 22:30ean hasiko da Goiko plazan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión