Mutriku

Atun errea dastatzeko aukera izango da larunbatean portuan, merkatu txikiaren bueltan

Martes, 15 de julio 2025, 20:44

Udalak Mutrikuko ekoizleen produktuak eta herriko artisauen lanak sustatzeko antolatzen duen merkatu txikiaren edizio berri bat ospatuko da datorren larunbatean.

Publicidad

Uztaileko merkatu txikia portuan egingo da, 11:00etatik 15:00etara bitartean. Ohikoa denez, herriko basterritarren eta artisauen postuak egongo dira bertan. Hilabete honetan ondorengoek jarriko dituzte postuak: Goienetxe, Ekoalboraz, Amaia Aberasturi, Lamiuma, Mikkota Art, Xarma poltsak eta Mutriku eta Lea Artibaiko Hitza.

Edonola ere, uztaileko merkatu txikiak berezitasun bat izango du. Izan ere, herritarrek atun errea dastatzeko aukera izango dute larunbatean, 12:00etatik aurrera, portuan. Arraina prestatzeko lanean Mutriku arraun taldeko kideak arituko dira. Hauek, herritar guztiak animatu nahi dituzte portura gerturatu eta atun errea dastatzera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad