Las diez noticias clave de la jornada

Mendaro

Sugramas taldearen eta Xabier Badiolaren kontzertuak izango dira ostiralean Azpilgoetan

Jabi Leon

mendaro.

Lunes, 23 de junio 2025, 21:54

Musikazaleek hitzordu berri bat dute datorren ostiralean Mendaron. Izan ere, Jon Gurrutxaga abeslari eta musikari elgoibartarrak urteetako etenaren ondoren berriro abiarazi duen Sugramas proiektuaren kontzertua egongo da hilaren 27an Mendaron.

Publicidad

Gurrutxagarekin batera, Andoni Etxebeste (bateria), Miguel Moral (baxua) eta Andoni Badiola (gitarra-jolea) musikariak arituko dira Gararock taldeak Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Uztargi tabernaren laguntzarekin antolatutako kontzertu horretan.

Gainera, Sugramas taldearen emanaldiarekin batera, bakarka arituko den xabier Badiolaren saioaz gozatu ahalko da.

Ostiraleko jaialdia Azpilgoetako Santa Kruzkuako parkean izango da, 19:00etan hasita.

'Identitarteak' antzezlana

Udalak antolatuta, 'Identitarteak' antzezlana izango da datorren ostegunean (20:00etan) San Agustin aretoan. Obra honetan Ane Zabala eta Galder Perez aktoreak igoko dira oholtzara, Aitor Garcia de Vicuña musikariarekin batera, «identitateen gaineko galdera berri eta zaharrekin jolastera, eta haien identitateak eraiki eta deseraikitzera».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad