Mendaro
Juanjo Loiolak piztuko du gaur jaien hasierako txupinazoaA. M.
Miércoles, 23 de julio 2025, 20:52
Hemen dira Santa Ana jaiak. Jai giroa sumatu da Mendaron aurreko egunetan, baina gaur 15:00etatik hasiko da onena, gazte bazkaria eta jolasak izango baitira frontoian, Gazte Asanbladak antolatuta. Gero, 17:00etan, Salbea Azpilgoetako elizan izango da eta 18:00etan, txupinazoa eta Katasorginaren jaitsiera udaletxetik. Juanjo Loiolak piztuko du txupina. 18:30ean 2024an jaiotakoei santanetara ongietorria udalbatza aretoan eta 20:00etan ZKER BAND elektrotxaranga Gazte Asanbladak antolatuta, Mendarozabaletik. Goizaldeko 01:00etatik aurrera, DJ Txola eta Potxola.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión