Mendaro
Herriko haurrek maiatzaren 11ra arte eman dezakete izena udalekuetanSecciones
Servicios
Destacamos
Mendaro
Herriko haurrek maiatzaren 11ra arte eman dezakete izena udalekuetanJabi Leon
mendaro.
Viernes, 25 de abril 2025, 20:53
Mendaroko haurrek maiatzaren 11ra arte eman dezakete Udalak udako oporraldirako antolatu dituen udaleku irekietan aritzeko izena.
HH3tik LH6ra arteko neska-mutil guztien partaidetzari irekita, Mendaroko udalekuak bi txandatan egingo dira: lehena, ekainaren 23tik uztailaren 4ra arte izango da; eta bigarrena, uztailaren 7tik 18ra arte. Bi kasutan saioak astelehenetik ostiralera izango dira, 9:00etatik 13:00etara ordutegian.
Txanda bakar batean parte hartzeko ordaindu beharreko matrikularen prezioa 70 eurokoa da baina nahi dutenek bi txandatan aritzeko aukera izango dute, 120 euro ordainduta.
Hori bai, tarifa bereziak izango dira «familia ugari, guraso bakarreko familia eta laguntza sozialak jasotzen dituztenentzat».
Edonola ere, udalekuetarako izen-ematea Interneteko mendarobirtuala.eus helbidearen bitartez egin daiteke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.