Mendaro
Haurrentzako ginkana antolatu dute herrian Emakumeen Egunaren hariraJ. L.
mendaro.
Martes, 25 de febrero 2025, 20:25
Arno guraso elkarteak eta Mendaroko Udalak 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutil guztien partaidetzari irekita dagoen ginkana bat antolatu dute martxoaren 7rako; hurrengo egunean ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan.
Publicidad
Ginkana 17:00etatik 19:00etara arte egingo da Udaletxeko atarian eta bertan parte hartu nahi duten haurrek martxoaren 5era arte eman dezakete izena. Horretarako interesa dutenek mezu bat bidali behar dute kultura@mendaro.eus helbide elektronikora.
Antolatzaileek azaldu dutenez, «historian zehar, Euskal Herriko emakume askok lorpen handiak izan dituzte eta oso garrantzitsuak izan dira gure gizartean. Haien ahotsak eta ekarpenak dira gizartea aurrera eraman dutenak, baina askotan ahaztu egiten dira».
Hori dela-eta, martxoaren 7rako prestatutako ginkanarekin «haurren laguntza izan nahi dugu, emakumeei merezi duten lekua emateko».
Mendaroko Udalak eta Arno guraso elkarteak herriko haurrak animatu nahi dituzte Emakumeen Egunaren harira datorren asterako antolatu duten ekintza berezi honetan parte hartzera.
Horregatik gogorarazten dute «oraindik lekua dagoela» eta izena emateko epea datorren asteazkenera arte irekita dagoela.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión