Mendaro
Frontoiaren eta padel pistaren erreserba internet bidez egin ahalko da bihartikEl Diario Vasco
mendaro.
Sábado, 12 de abril 2025, 20:27
Frontoiaren eta padel pistaren erabilera erreserbatu, ordainketa egin eta sarrerako giltzen kudeaketa jubilatuen tabernaren bitartez egin izan da azken urteetan Mendaron. Bihartik aurrera, ordea, internetez egin beharko dira bai erreserbak, bai ordainketak, horretarako sortutako mendarobirtuala.eus webgunearen bitartez.
Publicidad
Ez hori bakarrik, instalazioetako sarrera kontrolerako zarraila bereziak ere instalatu dira, eta ohiko giltzak erabili beharrean, web bidez erretserba egiten denean erabiltzaileari telefono mugikorrera iritsiko zaion kode bat erabili beharko da. Kode horrekin atea zabaltzeko, lehenbizi, JustIn Mobile aplikazioa instalatu beharko da norbere mugikorrean. Telefonoarekin atea zabaltzeko Bluetooth-a aktibatuta izan beharko da. Telefono mugikorra erabiltzeko aukerarik ez dutenek udaletxean eskatu beharko duten txartel digitalen bidez sartu ahal izango dira instalazioetara.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión