Mendaro
115 haur elkartu ziren herri kirolen inguruko topaketanLunes, 24 de marzo 2025, 19:53
Arno gurasoen elkarteak antolatuta, herri kirolen modalitate ezberdinak umeen artean ezagutzera emateko topaketa burutu zen joan den larunbatean Mendaron. Ekimenean Soraluze, Deba, Mutriku eta Mendaroko LH3tik LH6ra arteko 115 eskola-umek hartu zuten parte; eta txikiagoek ere izan zuten herri-kirol ezberdinak probatzeko aukera. Topaketa Herriko Enparan-tzan egitekoa zen baina eguraldi euritsua zela eta, plaza bueltako aterpeetan egin behar izan zituzten jarduerak. Hala, Goñati frontoian lokotxak batzen, zakua eramaten, giza-probetan edota sokatiran aritu ziren; eta udaletxeko atarian, ingudean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión