Las diez noticias clave de la jornada
Jokoen bidez, bizikidetza landu zuten. ARGAZKIAK ZABALA

Ikastolak bere eguna ospatu zuen

AMAGOIA ZABALA

MENDARO.

Jueves, 14 de junio 2018, 00:09

Mendaroko Ikastolak bere eguna ospatu zuen eta goizean goiz hasita egun guztian zehar hainbat ekintza desberdin burutu zituzten. Lehen orduan 6. mailako ikasleak gurasoen aurka futbol partida bat jokatu zuten eta ondoren Ikastolako ateak zabaldu ziren eta goiz guztian zehar erakusketak, jolasak, tailerrak izan ziren protagonista. Alde batetik ohi den bezala, ikasleek Kurtsoan zehar egindako lanen erakusketa antolatu zen, joko kooperatiboak landu zituzten eta aurpegi margoketaren tailerra ere. Ekintza guzti hoietan Ikasle, irakasle eta gurasoek bat egin zuten.

Publicidad

Eguerdian famili eta haurren bazkaria ospatu zuten, elkarbizitza sustatzeko baliabide aproposa delarik eta bide batez, gurasoen arteko harremanak sendotzeko ere. Eguna isteko, Arno Guraso elkartekoek bazkari ondorengo jolasak antolatu zituzten.

Dantza erakustaldia

Bihar gaueko 22:00etan, Goñati pilotalekuan dantzen erakustaldia izango da. Oraingoan, Mendaro eskolako dantza modernoaren saioa ikusteko aukera izango da eta bertan hainbat koreografia desberdin aurkeztuko dituzte, gaur egungo dantza modalitate desberdinak lantzen baitituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad