Deba
Kopraixak azken egunak izan arren, ekitaldiz beterik datoz ItziarrenE. A.
Lunes, 4 de agosto 2025, 20:32
Primerako asteburua pasa eta gero Itziarren. Atzo, heldueen eguna izan zuten eta besteak beste, sagardo dastaketa Kalebarrenian eta herri bazkaria izan zen Zabalsoro frontoian. Arratsaldean berriz, helduen arteko jolasak antolatu ziren. Hauek bukatutakoan. Andutz Dantza Taldearen erakustaldia eta aurreskua izan zen plazan.
Publicidad
Gaur Kopraixak aurrea doaz. Goizeko 10:00etan, umeentzako puzgarriak egongo dira frontoian. Gero, 13:00etan, entzierroa gurdiekin, Kalebarrenetik plazara izango da. Arratsaldeko 14:30ean berriz, bazkaria frontoian.
Ondoren, 17:00 Jan da Eran txaranga kalez kale ibiliko da giroa alaitzen. 17:30ean, umeen jolasak izango dira plazan. Jarraian, Andutz Dantza Taldearen dantza erakustaldia. 19:30ean berriz, zezenak eta poneyak (16 urtetik gorakoentzat) eta buruhandiak. 20:00etan, kantujira eta poteoa, plazatik abiatuta iragarrita dago. Ondoren, ogitarteko jana autogestionatua plazan.
Gaueko 21:00etan, erromeria izango da Gauargi taldearekin plazan. Ondoren, 22:30 zezensuzkoa Bikain jatetxetik plazara aterako da. Eguna ondo bukatzeko, erromeria Gauargi taldearekin plazan
Bihar asteakena, Gazteen Eguna izango da Itziarren, Korpixak jaien azken eguna. Jaiak ondo bukatzeko Itziarren egitaraua bete betea dute. Hasteko, goizeko 10:00etan Salbatore Eguneko meza izango da Itziarko elizan. Ondoren, goizeko 10:30ean, urezko txirrista erraldoia jarriko dute umeen gozamerako. 11:30ean berriz, bizikleta lasterketa antolatu dute Kalebarrenetik abiatuta. Arratsaldeko 13:00etan, gazteen arteko jolasak zezenekin izango dira plazan. Ondoren, zezenak ausarten gozamenerako. Arratsaldeko 14:00etan, paella txapelketa burutuko da.
Gero, 17:30etik aurrera Jan da Eran txaranga aterako da, frontoitik plazara giroa alaituz. 18:00etan, jolasak, aurreskua eta zezenak plazan izango dira. Gaueko 23:30ean berriz, Asgarth eta Debrass taldeen kontzertuak eta Txola eta Potxola DJak saioa izango dira goizaldera arte. Goizaldeko 07:00etan, Peto jaitsiera eta txokolate jana izango dira agur esateko aurtengo jaiei.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión