Deba
Gari abeslariaren kontzertua gaur gauean ItziarrenA. M.
Sábado, 2 de agosto 2025, 21:40
Kopraixak jaien baitan, gaur gainera hitzordu garran-tzitsua izango da musikazaleentzat Itziarren izan ere, Gari abeslariak kontzertu eskainiko du gaueko 23:00etan elizan. Aurretik goizeko 11:30ean Meza nagusia izango da Itziarko elizan. Ondoren, 12:00etan, Flysch eta Erlete Goikoaren txakolin dastaketa egongo da plazan. Gero, Lierni Osa harri-jasotzailearen erakustaldia. Arratsaldean, 17:30ean, bikoteen arteko XX. dantza solte txapelketa, Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariekin, plazan. Gero, Oinatz Urbieta, Janitz Arellano, Iosu Valenciano eta Oier Jauregi errekortarien saioa.
Publicidad
Bihar, Helduen Egunaren baitan, 11:30ean, Meza nagusia elizan. Ordu berean, Jan da Eran txaranga herriko kaleetan. Eguerdiko 12:30ean, sagardo dastaketa izango da Kalebarrenian eta 14:30ean, herri bazkaria Zabalsoro frontoian. Arratsaldeko 18:00etan, helduen arteko jolasak, Andutz Dantza Taldearen erakustaldia eta aurreskua plazan. Ondoren, zezenak eta 23:30ean, Itzal taldea plazan. 00:30 Play-back lehiaketa egongo da plazan.
Umeen Eguna izango da asteartean. Goizeko 10:00etan, umeentzako puzgarriak egongo dira frontoian. 13:00etan berriz, entzierroa gurdiekin, Kalebarrenetik plazara. Arra-tsaldeko 14:30 Bazkaria frontoian eta ondoren, Jan da Eran txaranga kalez kale ibiliko da giroa alaitzen. Arratsaldeko 17:30ean, umeen jolasak egongo dira plazan. Jarraian, Andutz dantza taldearen dantza erakustaldia. 19:30ean, zezenak eta poneyak (16 urtetik gorakoentzat) eta buruhandiak. Gero, 20:00ak aldera, Kantujira eta poteoa, plazatik abiatuta. Ondoren, ogitarteko jan autogestionatua plazan. Gaueko 21:00etan, erromeria Gauargi taldearekin plazan eta gero, Zezensuzkoa Bikain jatetxetik plazara. Ondoren, erromeria Gauargi taldearekin plazan.
Gazteen Egunarekin amaituko dira Kopraixak asteazkenean. 10:00etan Salbatore Eguneko meza egongo da elizan. 10:30ean, Urezko txirrista erraldoia. Gero, bizikleta lasterketa Kalebarrenetik abiatuta eta gazteen arteko jolasak zezenekin plazan. 14:00 Paella txapelketa. 17:30 Jan da Eran txaranga, frontoitik plazara. 18:00 jolasak, aurreskua eta zezenak plazan. 23:30 Kontzertuak plazan: Asgarth, Debrass Band eta Txola eta Potxola DJak. 07:00 Peto jaitsiera eta txokolate jana.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión