Deba
Dena prest dago herrian euskal kultura eta festa uztartuko dituen Euskal Jaia ospatzekoEgun handia larunbatekoa bada ere, herritarrek Kalean Kantuz ekimenarekin hitzordua dute bihar, festa behar bezala girotzen joateko
Jabi Leon
DEBA.
Miércoles, 24 de septiembre 2025
Debako bizilagunek euskara, euskal kultura eta festa uztartuko dituen Euskal Jaiaren edizio berri bat ospatuko dute datorren larunbatean, ohitura dutenez, ekitaldiz beteriko egitarau batekin.
Publicidad
Hori bai, 2025eko Euskal Jaiaren egun handia larunbatekoa izango bada ere, festa girotzen joateko ekintzak bihar bertan hasiko dira; 19:30ean martxan jarriko den Kalean Kantuz ekimenarekin, hain zuzen ere.
Larunbatean, berriz, adin ezberdineko herritar guztien partaidetzari irekita egongo diren ekintza ugari izango dira Deban. Urtero legez, festa usaina goizetik gauera arte somatuko da herriko kale eta plazetan.
Euskal Jaien egitaraua
Larunbateko programa abiatzeko Kalez kale taldeko txistularien kalejira izango da (11:00etan hasita) herrian zehar. Horren ondoren (11:30ean) Zubietako joaldunak aterako dira erdigunea alaitzera; eta 12:00etatik aurrera Gure Kai taldeko eta Musika Eskolako dantzarien txanda izango da. Jarraian, trikitilariak arituko dira herria alaitzen; eta 15:00etan bazkari herrikoia ospatuko da Aldats frontoian (bazkal ostean trikitilariek giroa alaitzen jarraituko dute).
Arratsaldean, buruhandien kalejira (18:00) eta Debrass txarangaren kalejira (19:00) izango dira; eta gauean, Euska Jaiko egitaraua borobilduko duen Obaneuke taldearekin erromeria (23:00etatik aurrera Foruen Plazan).
Publicidad
Bestalde, esan behar da goizean zehar Segurako taloak dastatzeko postua eta sagardo kupela egongo direla Plaza Zaharrean (sagardoa doanik edan ahalko da, agortu arte, baina norberak bere edalontzia eraman beharko du).
Udalak herritarrak animatu nahi ditu Euskal Jaian «baserritarrez jantzita parte hartzera».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión