Las diez noticias clave de la jornada
Montserrat Caballé eta Freddie Mercury Soraluzera gerturatu ziren iaz, Joku Olinpikoek protagonismoa izan zuten inauterietan parte hartzeko. J. LEON

Debabarrena

Bakoitzak bere erara baina eskualdeko herri guztiek dena prest dute mozorroen festa koloretsua ospatzeko

Inauterietarako Deban prestatutako ekintzak ostegun honetan jarriko dira martxan eta Mutriku, Soraluze, Mendaro eta Itziarren ostiralean hasiko dira

Jabi Leon

Debabarrena

Miércoles, 26 de febrero 2025

Eskualdeko bizilagunak inauterietan murgilduko dira hurrengo egunetan. Izan ere, dagoeneko dena prest dago Debabarreneko herri ezberdinetan mozorroen festa koloretsua behar bezala ospatzeko. Urtero legez, Udalek eta eragileek ekitaldiz beteriko egitarauak antolatu dituzte datozen jai egunetarako.

Publicidad

Deban inauterien harira prestatutako ekintzak ostegun honetan bertan hasiko dira; eta Mutriku, Soraluze, Mendaro eta Itziarren antolatutakoak ostiralean abiatuko dira.

Deban eta Itziarren datorrena

Debako inauteriak ostegun arratsaldean jarriko dira martxan, Deba Musikaleko ikasle eta irakasleek 17:00etatik aurrera eskainiko duten kalejira batekin.

Ostiralean, berriz, Deba Musikaleko Banda Txikiak musikaz girotuko du herria arratsalde osoan zehar eta Kolore Anitzek haurrei zuzendutako inauterietako joko-saioa eskainiko du, 18:00etatik aurrera, udaletxeko arkupetan.

Edonola ere, larunbatekoa izango da festa hauetako egunik nagusiena Deban. Jardunaldi horretarako prestatutako egitaraua 10:00etan hasiko da, txistularien kalejira batekin. Ordu erdi beranduago Deba Musikaleko dultzaineroen kalejira izango da eta 11:00etan mozorro lehiaketarako eta desfilerako izen-ematea irekiko da Foruen plazan (desfilea 12:30ean abiatuko da Agirre jauregitik, Debako Musika Bandak girotuta).

Larunbat arratsaldean, musika izango da protagonista nagusia Foruen Plazan: 17:30ean Saioa eta Harkaitz trikitilariek animazio saioa eskainiko dute; eta 19:30etik aurrera Debrass txarangaren txanda izango da (20:00etatik 20:30era arte etenaldia egingo du mozorro lehiaketako sariak banatzeko).

Publicidad

Debako inauteriak borobiltzeko Gaztelekuak antolatutako Talent Show bat izango da datorren asteartean (17:00etan) pilotalekuan.

Itziartarrek, berriz, ostiral honetan ospatuko dituzte inauteriak, Burugorri Martxan eta Lizarbe guraso elkarteak antolatutako festa berezi batekin. Festa hori 16:30ean hasiko da Zabalsoro frontoian eta, urtero bezala, norberak etxetik eramandako jakiekin osatutako askari baten bueltan batuko dira herritarrak. Mokadua jan ondoren, buruhandiak eta mozorro showa izango dira Itziarren.

Pikomelatosekin Mutrikun

Mutrikuarrek ostiralean abiatuko dituzte inauteriak, ohitura dutenez, Pikomelatos eta Banda Txikiaren kalejira batekin (16:00etan hasiko da, Ikastolatik). Horren ondoren karaokea eta dantzaldia izango dira beheko Plazan.

Publicidad

Behin motorrak berotuta, Mutrikun prestatutako egitarauak larunbatean izango du jarraipena. Hasteko, Gure Ametsa dantza taldea, txistu taldea eta akordeoi taldea kalejiran aterako dira (12:30ean). Hala ere, arratsaldez izango dira ekintza gehienak: 17:00etan Arima Dance taldearen mozorro lehiaketa hasiko da Miruaitz pilotalekuan; 17:30etik aurrera 2009 eta 2012 urteen artean jaiotako gaztetxoentzako mozorro festa izango da Lapatxoko Gaztelekuan; 19:00etan Pikomelatos eta Musika Bandaren kalejira egongo da (Miruaitz pilotalekutik abiatuta); eta 20:00etatik aurrera disko-festa batekin disfrutatzeko aukera izango da Beheko plazan.

Mutrikuko inauteriak amaitzeko Pontx pailazoaren 'Denok plazara' ikuskizunarekin disfrutatzeko aukera izango da datorren asteartean (17:30ean) eraberritutako Egaña frontoian.

Marrazki bizidunak Soraluzen

Mozorroen festa ostiralean abiatuko da Soraluzen, Euskal Aratoste Egunarekin.

Publicidad

Hasteko, eskola-umeen kalejira eta dantzak izango dira, 15:15etik aurrera, Plaentxi herri ikastetxetik Zubi Nagusira. Horren ondoren (16:30ean) txokolate-jana egongo da Kontzejupean; eta hori amaitzerakoan, Iruñeko Donibane auzoko erraldoien kalejira eta dantza herrikoiak (18:30ean herrigunean).

Soraluzen ere, larunbatekoa izango da jai hauetako egunik garrantzitsuena eta inauterien antolakuntzan lanean aritzen diren eragileek marrazki bizidunen gaia aukeratu dute jardunaldi horretarako. Gai horri lotutako mozorroak janzten dutenek 13:00etatik aurrera izango dute mozorro lehiaketa gauzatzeko Kontzejupean jarriko den photocall-ean argazkia ateratzeko aukera.

Publicidad

Eguna animatzeko ekitaldiei dagokionez, Latuna Bando txarangaren kalejira (13:00etan hasita, herrigunean) eta Lisker taldearekin dantzaldia (18:00etan, karpan) izango dira.

Soraluzeko inauteriei bukaera ona emateko hainbat ekintza egongo dira datorren asteartean: 17:00etan dantza-erakustaldia izango da kiroldegian; 17:45ean gaitero eta buruhandiak; 18:30ean DJ Kaktus-ekin dantza eta musika; eta 20:00etan mozorro-lehiaketako sari-banaketa.

Mendaroko festa

Inauteriak ostiralean hasiko dira Mendaron, Ikastolako umeek ikastetxean bertan eskainiko duten jaialdi batekin (15:30ean).

Herrian, berriz, larunbatean izango dira ekitaldi gehienak. Eguerdian Bizipoza txarangaren kalejira egongo da eta arratsaldean Mugi zaitez! disko festa (17:00etan frontoian), Arno guraso elkarteak eskainitako txokolatada (18:00etan) eta play-back saioa (jarraian).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad