Aldaketa garrantzitsuak izango dira Ameikutz musika eskolan
Irakasle ordezkoen bila dabiltza
A. ZABALA
Miércoles, 30 de septiembre 2015, 00:50
Iraileko azken aurreko astean, Ameikutz musika eskolan irakasle bezala lanean dabiltzan hiru irakaslek, Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailetik eskutitz bana jaso zuten. Eskutitz honetan, lan publikoan eta musika eskola pribatuko lanak bateragarriak ez direlako, bata edo bestea aukeratu behar zutela azaldu zitzaien. Honen ondoriz irakasle hauek musika eskolan ez jarraitzea erabaki dute.
Ameikutz musika eskolatik irakasle ordezkoen bila dabiltza eta ikasgai batzuk ordutegi aldaketak jasango dituztela aurreikusten dute. Hau dela eta datozen egunetan zuzenean aldaketa hauek jasango dituzten ikasleekin harremanetan jarriko dira.
Aldaketak pairatuko dituzten irakasgaiak, ondorengo hauek izango direlarik: Tailerra, musika lenguaia, trikitixa, akordeoia, panderoa, pianoa, tronpeta, tronboia eta saxofoia.