Omenaldi hunkigarria. Omendutakoen senitartekoek oroigarria jaso zuten.

Urretxu

Urretxuko erraldoi eta buruhandiekin dantzan

Festa arrakastatsua. Lekaio Kultur Elkarteak eta herriko erraldoien eta buruhandien konpartsak antolatutako 'Ongi etorri txiki-handien erresumara' jaiak harrera bikaina izan zuen larunbatean

Cristina Limia

Urretxu

Lunes, 20 de octubre 2025, 20:39

Herriko erraldoi eta buruhandiek dizdira berezia zuten larunbatean Lekaiok eta Urretxuko erraldoi eta buruhandien konpartsak antolatutako 'Ongi etorri txiki-handien erresumara' festan. Egitasmo berria eta arrakastatsua izan zen. Jaia buruhandiak eta erraldoiak egiten ikasteko tailerrarekin eta 'Euskal bandoleroen' ipuin kontakizun ederrarekin hasi zen Gernikako Arbola plazan dagoen karpan. Ondoren, eguneko unerik hunkigarriena heldu zen, Jose Mari Lasa, Lazaro Ormazabal, Luis Mari Perez eta Dani Arrizabalagari konpartsan egindako lanagatik eskainitako omenaldiarekin. Jarraian, urte guztiotan taldeko partaide izandakoen bazkaria ospatu zen. Arratsaldean, kanpotik etorritako erraldoi eta buruhandiekin batera desfilea, buruhandien entzierro ikusgarria eta disko festa. «Eskerrak eman nahi dizkiogu parte-hartzaile orori, eta, bereziki, taldeko kide izan diren guztiei, beraiei esker hemen gaude hein handi batean!», adierazi dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad