Urretxu
San Joan Pilota Txapelketako finala, bazkaria eta jolasakHitzordua larunbatean izango da, 10:00etatik aurrera, Ederrenan, aurre-benjamin, benjamin, alebin eta infantilekin
C.L.
urretxu.
Miércoles, 18 de junio 2025, 20:34
Maiatza bukaeran hasi eta ekainean zehar San Joan Pilota Txapelketako sailkapen fase ezberdinak jokatu dira Urretxuko Ederrena frontoian Goierri Pilota Elkarteko txiki eta gaztetxoekin.
Fase guztiak gainditu dituztenek txapelketako finala dute aurrean. Datorren larunbatean jokatuko da, aurre-benjamin, benjamin, alebin eta infantil mailako pilotarien jaialdi politarekin. Finaleko partidak goizeko 10:00etan hasiko dira Ederrena frontoian eta herritarrak ikuskizunaz gozatzera gonbidatzen dituzte Goierri Pilota Elkartekoek.
Bazkaria eta jolasak
Denboraldiari behar bezalako amaiera emateko, Goierriko pilotari eta gurasoen arteko bazkaria ospatuko dute finalen osteak.
Bazkaldu ondoren, pilota jokoak izango dira Ederrenan haur eta gurasoentzat, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.