Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga ordaintzeko epea zabalik

Udaletxea. Zerga ordaintzeko epea 27an amaitzen da. / GALILEA
Udaletxea. Zerga ordaintzeko epea 27an amaitzen da. / GALILEA

Errolda uztailaren 22rarte egongo da agerian udaletxean; ordaintzeko azken eguna uztailaren 27a izango da

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Udalerriko zergadun guztiei, Udalak jakinarazten die 2018 urteko Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergaren Errolda jendeaurrean dela udaletxean eta hau ordaintzeko epea zabalik dagoela dagoeneko.

Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluaren arabera, errolda jendeaurrean da eta, era berean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onesten duen apirilaren 9ko 27/1991 Foru Dekretuaren 78. artikuluan galdatzen den borondatezko zergabilketaren epea eta modua ere adierazten du Udalak.

Esan bezala, zergaren errolda agerian dago Ezkioko Udaletxeko idazkaritzan, eta hau aztertu edota desadostasunak adierazteko epea uztailak 22an amaituko da (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialen argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hilabete bat).

Bakoitzak dagokiona ordaintzeko epea ekainaren 27an zabaldu zen eta uztailaren 27rarte egongo da aukera. Ordaintzeko modu desberdinak daude: ordainagiri helbideratuen kasua; eta helbideratuta ez dutenentzat, Ezkioko Udalaren izenean Kutxabanken dagoen kontu korrontea.

«Argi geratzen da, aipatutako zergabilketa epearen barruan zor horiek ordaintzen ez badirela, prozedura exekutiboaren bidez galdatuko direla eta premiamenduzko errekargua, berandutza interesa eta, bidezko balitz, sor daitezken kostuak gehituko direla», Udaletik.

Temas

Ezkio

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos