Tradizioa eta artea elkarlanean
Hamar lagunek parte hartu zuten Lola Altolagirrek antolatutako azken tailerrean
MIRYAM GALILEA
EZKIO.
Asteartea, 12 iraila 2017, 00:14
Arto hostoen alfonbra egiteko tailerra aurrera eraman zen igandean Igartubeiti baserriko atarian, bertan parte hartzaileek Lola Altolagirre artistaren gidaritzapena, lan ederrak egiteko aukera izan zutelarik.
Hamar lagun guztira, bederatzi emakume eta gizon batek parte hartu zuten azken tailer honetan. «Lehendabizi, Lola Altolagirrek baserrira eraman zituen eta han 'Haria galtzen' erakusketan ikusgai dituen 'Artalorea eta Eguzkiloreak' bere artelanak erakutsi zizkien parte hartzaileei. Bertan artoaren historia eta erabilpena, eta baita Igartubeiti baserriaren arkitekturan izandako eragina azaldu genien. Ondoren, Lolaren azalpenekin, arto hostoak trentzatzen eta gero josten ikasi zuten alfonbrari forma emanez. Oso gustora aritu ziren», azaltzen dute Igartubeiti baserriko arduradunek.
Altolagirreren 'Artalorea eta eguzkiloreak' lana 'Haria Galtzen' erakusketaren barne kokatzen da, honekin batera ere beste sei emakumeen artelanak urriaren 1a arte ikusgai egongo direlarik bertan.