Nazioarteko berrogei artista baino gehiago aurkeztu dira PATRIM+era

Igartubeiti. Hogei bat artisten proiektua Igartubeitin burutzeko da./GALILEA
Igartubeiti. Hogei bat artisten proiektua Igartubeitin burutzeko da. / GALILEA

Hogeiren bat artistek beraien proiektu artistikoa Igartubeitin burutzeko bidali dituzte proposamenak

MIRYAM GALILEAEZKIO.

Guztira, nazioarteko 42 artistek edo kolektiboek bidali dute beraien hautagaitza, uda honetan pirineoko bi aldeetako hiru interpretazio zentro eta museoetan burutuko den PATRIM+ mugaz gaindiko erresidentziaren lehen deialdian parte hartzeko. Erresidentzia burutuko den guneetako bat Igartubeiti Baserri Museoa da, artista desberdinen ia hogei bat proposamen jaso dituena.

Lehen aukeraketa faseak, piriniotan bizi diren frantziar zein espainiar artisten zazpi txosten mantentzea ahalbideratu du. Zentroak lehen aukeraketako artistekin harremanetan daude eta behin betiko erabakia datorren apirilaren 29tik, astelehena, aurrera jakinaraziko da.

PATRIM+ sarearen helburuetako bat arte eta ondare-arloen arteko bidegurutze-espazioak sustatzea da, kultura garaikidean kokatutako diskurtso berriak sortuz eta paisaia eraldatzearen, hirilanda binomioaren edo ingurumen eta ekonomia-krisiaren inguruko egungo eztabaidetan oinarrituz.

Erresidentzia

PATRIM+ artista-egonaldiak publikoak konektatzea eta publiko berrien bila joatea bilatzen du. Proiektu honen hartzailea gazteria eta kultura zein arte eskaintzatik urrun dagoen jendea da. Egonaldiaren asmoa inplikatutako hiru zentroen lurraldeko biztanleen, artisten, artelan baten eta sorkuntza prozesuaren arteko topaketa erraztea da, presentzia artistiko sendo batean oinarrituta.

PATRIM+ erresidentzia programa jarraitu eta artista guztiek aurreikusitako jardueretan parte hartu daiteke www.patrim.net webgunean eta patrimoinepyrenees Facebook orrian.

Ondare komun bat

PATRIM museo, ekomuseo eta ondarearen interpretazio zentroen mugaz gaindiko lehen sarea da.

«Pirinioak inoiz ez dira izan irmo itxitako muga, denbora luzez kultura, gizarte eta ekonomia arloko elkartrukeen lurralde handi bat baizik. Sarearen helburua Pirinioak kultura multzo gisa aztertu eta balioestea da: mendikate bat, bi isurialde, ondare komun bat. Baita benetako bizitasun sortzailea ere», azaltzen dute Igartubeititik.

2018ko otsailean, sareak Interreg-EGEF (FEDER) Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programaren oniritzia jaso zuen PATRIM+ proiekturako. Proiektuaren laugarren ekintzaren arabera eta berrikuntzarentzat zein publiko berrien txertaketarako mesedegarri izateko asmoz, PATRIM+ osatzen duten zentroetatik hiruk 2019ko udan zehar elkarrekin burutuko duten erresidentzia artistikoko programa batekin saiatzea erabaki zuten, mugaz gaindiko ikuspegi batekin eta «eraldatzen diren paisaiak» gaipean.

Horrela, aurtengoan Le Château de Seix-Couseransko ondarearen interpretazio zentroa (Ariège, Frantzia), Espacio Pirineos-Grausko Pirinioetako Sorkuntza eta Kultura Zentroa (Huesca, Espainia); eta Ezkioko Igartubeiti Museoa (Gipuzkoa, Espainia) dira proiektu honetan parte hartzen duten museoak.

Poctefa proiektua

PATRIM+ egonaldi proiektua PATRIM+ EFA 251/16 proiektuaren baitan garatu da, Espainia, Frantzia eta Andorra Lankidetzako Programa 2014-2020an kokatuta aurkeztu izan dena. Proiektu honetarako gastuak Poctefak hartuko ditu bere gain %65ean, Europar Batasuneko EGEF (FEDER) Eskualde Garapeneko Europako Funtsen kredituei esker.

Poctefaren helburua Espainia-Frantzia-Andorra arteko mugaldeko lekuen arteko sare sozial eta ekonomikoa sendotzea da.

Laguntza hau mugaldeko lekuen garapen ekonomiko, sozial eta ingurugiro garapenera bideratuta dago, estrategia bateratu baten bitartez lekuko eskualdeko garapen iraunkorra lortzeko.

Temas

Ezkio