Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Legazpi

Brinkolako San Agustin jaiak bihartik hasita eta igandera arte ospatuko dira

A. M.

Legazpi.

Asteartea, 26 abuztua 2025, 20:17

Comenta

Bihar osteguna, abuztuak 28, abiatuko dira Brinkolako San Agustin jaiak, lau egunetan zehar ekintza ugari aurrera eramango direlarik. Aurtengoan ere, bertako auzo elkartearen eskutik etorriko dira prestatu duten ekitaldiz beteriko egitarauarekin.

Bihar San Agustin eguna izanik, eguerdiko 12:30ean Meza izango da eta ondoren, 14:00etan, Jubilatuen bazkaria iragarri dute.

Ostiralean berriz, abuztuak 29, arratsaldeko 20:30ean, txupinazoa txalapartariekin izango da jai giroari hasiera emateko. Ondoren, gaueko 21:00etan, kantu afaria Armuño elkartean antolatu dute. Gaueko 23:00etan-Rock kontzertuak izango dira Mallet, Abstemikkos eta The Kellers taldeekin. Hauen saioak amaitutakoa, amaitutakoan DJ Woolen arituko da txoznan.

Gogoratu, gaueko autobus zerbitzua izango dela goizaldeko 04:00etan Legazpira bueltatzeko batetik eta bestetik, gaueko tren zerbitzua 06:08ean Legazpira bueltatzeko.

Larunbatean, auzo elkartearen eskutik, eguerdiko 12:00etan, marrazki lehiaketari emango zaio hasiera. Ondoren, arratsaldeko 14:00etan, bazkari herrikoia izango da bertaratzen diren lagunentzat.

Arratsaldeko 17:30ean berriz, bolo eta toka txapelketak jokatuko dira. Gero, 18:00etatik aurrera, tortilla patata lehiaketa txistorra eta sagardoarekin.

Umeen gozamenerako berriz, arratsaldeko18:30etik aurrera puzgarriak eta buruhandiak aterako dira auzoan barna. Gauean, 22:30etik aurrera, ODIK eta ondoren Emaion taldearekin erromeria. Amaitutakoan musika txoznan goizaldera arte iragarrita dago.

Gaueko autobus zerbitzua antolatu dute 03:00etan Legazpira bueltatzeko. Gaueko tren zerbi-tzua berriz, Legazpira bueltatzeko 06:08ean izango da.

Igandean amaituko dira Brinkolako San Agustin jaiak. Ongi amaitzeko, goizeko 11:00etan, tistularien goiz deia izango da auzoan. Arratsaldeko 17:00etan, bolo eta toka txapelketen jarraipena eta 17:30ean, ume jolasak Sorgintxuloren eskutik.

Bukatzeko, 19:00etan, Rondalla Alaitasuna arituko da giroa alaitzen

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Brinkolako San Agustin jaiak bihartik hasita eta igandera arte ospatuko dira