Legazpi
Bikuña kiroldegiko gimnasio berriko lanak amaituta, laster irekiko daLanek izan duten atzerapena dela-eta aurreikusitako epeak ezin izan direla bete argitu du Udalak
DV
Astelehena, 18 abuztua 2025, 20:06
Legazpiko Udalak jakitera eman duenez, Bikuña kiroldegiko gimnasio berriaren irekiera atzeratu egin da, bertan egin beharreko lanak atzeratu egin baitira, eta, ondorioz, ezin izan da aurreikusitako irekiera data bete. «Lanak amaitu dira dagoeneko, eta laster instalatuko dira makina berriak bertan, lehenbailehen irekitzeko», argitu du Udalak.
Era berean, gimnasioa irekitzen den egunean bertan hau erabiltzeko ordutegia luzatuko dela gogorarazi du, hau da, erabiltzaileei goizeko 6:00etatik gaueko 23:00etara sartzeko aukera emango zaiela. Ordutegi berezi hau gimnasioarentzat bakarrik izango da; kiroldegiko gainerako zerbitzuek ohiko ordutegia mantenduko dutelarik.
«Eskertzen dugu zure ulermena eta pazientzia, eta sentitzen dugu atzerapen horrek erabiltzaileengan sortu dituen eragozpenak, eta lanean jarraituko dugu gimnasio berria ahalik eta lasterren erabiltzeko moduan egon dadin», azadu du Udalak.