Legazpi
Arantzazura erromesaldia antolatu da, urtero bezala, datorren irailaren 8rakoAutobus zerbitzua doakoa da, bi jarriko dira, eta erabili nahi duenak izena udaletxean eman beharko du, Herritarren Arreta Bulegoan
El Diario Vasco
Legazpi.
Asteazkena, 20 abuztua 2025, 20:53
Urtero bezala, Arantzazura erromesaldia egingo da Legazpin datorren irailaren 8an. Bertara joateko autobus zerbitzuak ipiniko dira. Bat goizeko 7:30ean abiatuko da, oinez joango direnentzat, Nafarroa Kalea 18an (Saturnino Telleriako errotondan) dagoen bus geltokitik Udanaraino. Ez da beharrezkoa hamarretakoa eramatea, Ama birjinaren iturrian salda eta txorizoa egongo da eta.
Eguerdiko 12:00etako mezara joan nahi dutenentzat, berriz, 10:30ean izango da autobusa Arantzazuraino, hau ere Nafarroa 18an dagoen autobus geltokitik irtengo delarik.
Bazkaria, Arantzazuko Santutegian egingo da. Menuaren prezioa 25 eurokoa izango da eta ordainketa eskudirutan egin beharko da txartela aldez aurretik erosita idaletxean, Herritarren Arreta Zerbitzuan.
Lehen platera perretxikoz, pistatxoz eta urdaiazpiko karraskariz betetako piperrak izango da; eta bigarren aukeran (tiketa erosterakoan aukeratu behar da): bakailo errea ilar krema, piperrada eta bere pil pil gainean edo iberiko gisatuen masailak, boniatoa eta patata frijituak. Postrea, kremazko eta almendrazko pantxineta. Ogia, ura, etxeko ardoa eta kafea barne.
Bueltan etortzeko autobusa 17:30etan izango da.
Autobus zerbitzua doakoa da eta erabili nahi duenak izena udaletxean eman beharko du, Herritarren Arreta Bulegoan.