Itsaso

Ezkioko 'Herri jaiaren' herri kirol jaialdian parte-hartzeko deialdia

Martes, 22 de julio 2025, 20:40

Urriaren 18an 'Herri jaia' ospatuko dute Ezkion eta horren baitan, herritarren arteko herri kirol jaialdia egiteko asmoa dute festa giroko beste hainbat ekintzen artean. Ilusioz heldu diote herri kirol jaialdi horren antolaketari eta abuztuaren 24rako bertan parte hartu nahi duten pertsonen zerrenda itxita izatea nahi dute. Helburu horrekin, ekintzan parte-hartu nahi duten herritarrei lehenbailehen izena ematera animatzen dituzte. Udaletxean apuntatu daitezke, 943721303 telefono zenbakira deituz. «Taldeak ahalik eta anitzenak izatea da gure nahia: haurrak, gazteak eta helduak. Denak animatzen ditugu herri kirol jaialdi berezi honetan parte-hartzera!», adierazten dute. Zerrenda osatuta dutenean, abuztuaren amaieran, bilera egingo dute taldeak osatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad