Familientzako bi tailer didaktiko izango ditugu otsailean Igartubeitin

Aurrekoan ospatutako tailerrean arto ostoekin panpinak egin zituzten. / IGARTUBEITI
Aurrekoan ospatutako tailerrean arto ostoekin panpinak egin zituzten. / IGARTUBEITI

Untzi Museoarekin batera aurrera eramango da hilaren 26an Arto Maluta tailerra; urtarrilean ezin izan zuten ospatu

MIRYAM GALILEA

Hilabetero bezala oraingoan ere haur eta familiei zuzendutako bi tailer didaktiko aurrera eramango dira Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan, hauetako lehenengoa asteburu honetan ospatuko delarik.

'Olio lanpara' sorkuntza lantegian parte hartzeko aukera izango dute 6 eta 12 urte bitarteko haurrek, euren familiekin batera, larunbatean (hilak 16) arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara Interpretazio Zentroan aurrera eramango den ekintzari esker.

«Ba al zenekien garai batean baserria argiztatzeko kriseiluetan bale olioa erabiltzen zutela?», da Igartubeititik familiei botatzen dieten galdera. Honen erantzuna era ludiko batean lortuko dute haurrek larunbateko tailerrean.

Gogoratzen da ekintzetan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea komeni dela, parte hartzaileen kopurua mugatua izaten delako, eta honetarako 943 722 978 telefono zenbakira deitu daiteke edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera ida-tzi. Tailerraren prezioa 3 eurokoa da, beti ere familia txartelarekin deskontuak egiten direlarik.

Atunak harrapatzeko

Urtarrilan aurrera eraman behar zen tailerra dugu Arto maluta baina hau bertan behera geratu zen orduan eta otsailan ekintza berreskuratu dute Igartubeiti Museokoek, tailerra hililaren 26an aurrera eraman delarik, hileko azkena izanda.

Oraingo honetan 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduko da ekin- tza eta hauek Arto Maluta delako tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. «Ba al dakizu arrantzaleek arto hostoak erabiltzen zituztela atunak harrapatzeko? Arto malutak egiten ikasiko dugu tailer honetan», azaltzen dute baserri-museotik. Saio hau Donostiako Untzi Museoko Aitor Buitronek eskainiko du eta honetan ere aurretik izena ematea komenigarria izango da, tailerraren kopurua mugatua izango baita.

Besteetan bezala ekintzaren prezioa 3 eurokoa izango da eta familia txartelarekin deskontuak egongo dira.

Zizeilua

Igartubeitiko zizeilua, HAU Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketan presentzia du aurten.

Bitamine Faktoria mugaz gaindiko sormen eta kultura ekoizpen lantegiak antolatzen duen deialdiaren hirugarren edizioa da oraingoa eta zizeilu objektua hautatu da, euskal baserrietan jatorrizko altzaria dena. Oinarrietan Igartubeitiko webgunean azaltzen den zizeiluaren inguruko informazioari erreferentzia egiten diote eta Igartubeiti baserrian dagoen zizeiluaren bi argazki azaltzen dira. Lehiaketa honen xehetasun gehiago izateko www.bitamine.net/deialdia jo daiteke.

Temas

Ezkio
 

Fotos

Vídeos