Borrar
Jangela. Hasieratik Bertatik Bertarako produktuekin bate gein dute Ezkioko Herri Eskolan. DV

«Familia eta elikadura eskutik doaz» hitzaldia ostegunean Goza ostatuan

Bertatik Bertara-k antolatuta, Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionista izango da hitzaldia aurrera eramango duena

Asteartea, 12 ekaina 2018, 00:25

Comenta

Pare bat urte inguru dira Ezkioko eskolak bere jangela zerbitzua Bertatik Bertarako produktuekin hornitzen duela. Eskola sortu eta jangela zerbitzua jartzearekin batera hasiera batetik eskolak bertako produktuekin egindako bazkaria eskaintzea izan du helburu. Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionista izan da haur hauen menuak sortu dituena eta Bertatik Bertarako ekozleekin lehen harremanak izan zituena bere garaian, baina bere lana ez da bertan amaitzen eta honekin lotuta, hitzaldi bat eskainiko du ostegunean.

Eskolak eta familiek hasieratik adierazi dute elikadurarekin duten konpromezua eta bertako produktuak kontsumitzearen garrantzia, horregatik hasiera batetik asko zaindu izan dute gai hau eskolan. Santa Lutziko ostatuko jangelan bazkaltzen dute egunero eskolako umeak, eraikuntzaren beheko solairuan kokatzen den Goza ostatuan hain zuzen, eta bertan aurrera eramango da hitzaldia.

«Familia eta elikadura eskutik doaz» izenburupean, ekainaren 14an, osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 19:00ak bitartean eskainiko du hitzaldia Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistak, hitzaldi hau bai guraso eta baita bestelako interesdun guztiei ere irekita egongo delarik. «Gure inguruko baserria, baserritarra eta gure elikatzeko ohiturak. Gure beharrei erantzuten al die? Kontsumitzeko modu berriak, bizitzeko eta antolatzeko erak eta bertako eta garaiko produktuen kabida etxean. Guzti honi buruz eztabaidatzeko aukera egongo da hitzaldian», azaltzen dute Bertatik Bertarako antolatzaileek.

Zaintza

Hitzaldi honetara nahi adina guraso eta herritar joan daitezen, haurrentzako zaintza zerbitzu berezia antolatu da. Horrela, gurasoak hitzaldian dauden bitartean, Idoia Torregarai umeekin arituko da jolasean: ipuin kontaketa, marrazketa, dantza... ez dira faltako.

Hitzaldia amaitzerakoan Bertatik Bertarako produktuekin egindako mokadutxoa eskainiko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Familia eta elikadura eskutik doaz» hitzaldia ostegunean Goza ostatuan

«Familia eta elikadura eskutik doaz» hitzaldia ostegunean Goza ostatuan