Ezkio
Monique van der Horst Ibur hipika klubean, asteburuanEl Diario Vasco
EZKIO-ITSASO.
Asteartea, 30 maiatza 2023, 21:33
Ibur hipika klubetik azaldu dutenez, hilabete aldaketarekin batera berriro izango dute beraiekin Monique van der Horst. Ekainaren 3 eta 4an etorriko da izen emandako guztiekin bakarka lan egitera, norberaren maila eta hobekuntza aurrera eramatera.
Eskola kirola
Bestalde, aipatzekoa dela Ibureko gaztetxoak Gipuzkoako Eskola Kiroleko txapelketan egon zirela pasa den larunbatean Jaizubian. Primerako giroa izan zen.