Borrar

Ezkio

Madalena festak ospatzeko prest daude Alegi auzoan ostiraletik aurrera

C. L.

ezkio-itsaso.

Asteartea, 18 uztaila 2023, 20:43

Comenta

Alegi auzoko Madalena jaiak bertan dira. Darozen ostiral eta larunbatean ekintza pilaz gozatzeko aukera izango da hauen baitan.

Ostiralean, txotx herrikoiarekin (kupelatik) hasiko dira ospakizunak, 20:30ean hasita. Ondoren, herri afaria egingo dute eta iluntzean, Joselu Anaiak izango dira bere musikarekin festak alaitzen. Larunbatean, dozena erdi hitzordu egongo dira. 12:00etan, meza nagusia egongo da, Izazpe abesbatzaren parte hartzearekin. Jarraian, Goruntz dantza taldearen emanaldia egongo da. 13:00etan, hamaiketako herrikoiaren bueltan elkartuko dira bizilagunak. 17:00etan, haurrentzako parkea egongo da. 20:30ean, ardo dastaketa egingo dute jaki goxoez lagunduta eta jarraian, Modestoren dantzaldiarekin emango diete amaiera jaiei.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Madalena festak ospatzeko prest daude Alegi auzoan ostiraletik aurrera