Ezkio

Madalena festak ospatuko dituzte ostiraletik aurrera Alegi auzoan

C.L.

EZKIO-ITSASO.

Miércoles, 16 de julio 2025, 20:16

Alegi auzoko Madalena jaiak ostiral honetan hasiko dira. Hiru egunez, musika, dantza, jana eta jolasak izango dira festen protagonistak.

Publicidad

Sagardo dastaketarekin hasiko dituzte ospakizunak bihar, 19:30ean. Ondoren herri-afaria egongo da (parte-hartzeko tiketak aldez aurretik egon dira eskuragarri). Iluntzean Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia izango da.

Larunbatean hiru hitzordu izango dira Alegi auzoan. 16:00etan mus txapelketa jokatuko da, 20:30ean parrillada egingo dute eta ondoren, Joxe Mendizabalekin dantzaldiaz gozatzeko aukera egongo da berandu arte.

Madalena eguna

Asteartean, uztailak 22, agurtuko dituzte festak. Madalena egun betea prestatu dute. 12:00etan meza ospatuko da Izazpe abesbatzaren parte-hartze bereziarekin. 13:00etan hamaiketako herrikoia egongo da hurbiltzen diren guztien gozamenerako.

17:00etan haurrentzako parkea egongo da eta 20:30ean ardo dastaketa burutuko da. Ondoren, jaiei amaiera emango diete Modestoren dantzaldiarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad