Ezkio
Kizkitzako erromeria ospatu zuten itsasoarrekLunes, 9 de septiembre 2024, 20:23
Eguraldiak –goiz partean bederen– asko lagundu ez zuen arren, urteroko ohitura jarraituz Kizkitzako amaren eguna ospatu zuten itsasoarrek ermita inguruan. Mezarekin eman zioten hasiera ospakizunari eguerdian, eta ohikoa den moduan, erromeria izan zen bazkal aurretik eta ondoren, aurtengoan Baltzola eta Andonegirekin. Giro ederrean joan zen ospakizun eguna, eta bukatzeko afaria izan zuten Itsason, hau ere, trikitilariek lagunduta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión