Ezkio
Itsasoko Ostatuaren kontratua 2025eko uztailaren 30era arte luzatu daJai bezpera eta jaiegunetan Ostatua zabalduko da, deskantsu egunak beste lanegun batzuengatik aldatuz
El Diario Vasco
Asteazkena, 13 abendua 2023, 21:31
Itsasoko Udalak jakinarazi duenez, Ostatuaren kudeaketarako kontratuaren luzapena sinatu da 2025eko uztailaren 30era arte. Ordutegian aldaketa batzuk hitzartu dira epe berri honetarako eta, horrenbestez, hau izango da ordutegi berria:
Neguan (urriko ordu aldaketatik martxoko ordu aldaketara arte), astelehen, ostegun eta igandetan 10:00etatik 19:00etara eta ostiral eta larunbatetan 10:00etatik afari zerbitzura arte. Deskantsu egunak astearteak eta asteazkenak izango dira.
Udako ordutegia (martxoko ordu aldaketatik urriko ordu aldaketara arte), berriz, hauxe izango da: astelehen, astearte, ostegun eta igandetan goizeko 10:00etatik 21:00etara; eta ostiral eta larunbatetik 10:00etatik afari zerbitzura arte. Deskan-tsu eguna asteazkena izango da.
Ordutegi honen salbuespena izango dira jai egunak eta jai hauen bezperak. Horrelakoetan, jai bezpera eta jaiegunetan Ostatua zabalduko da, deskan-tsu egunak beste lanegun ba-tzuengatik aldatuz. Jai bezperatako ordutegiak afari zerbi-tzua eskainiko du.