Ezkio
Ignaziotar Lurraldearen baitan, bisita gidatu berezia IgartubeitinIgnaziotar Lurraldea proiektuaren barnean, larunbatean, arratsaldeko 17:00etan, Igartubeiti baserriak bisita gidatu berezi eta doakoa eskainiko du. XVI. mendeko dolare-baserria zeharkatuz eta haren nondik norakoak ezagutuz hasiko da.
Ondoren, parte-hartzaileek beren sagar-zukua eta etxeko bizkotxoa prestatuko dute, garaiko baserritarren bizitza beren larruan birsortuz. Bisitan aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, 943 72 20 42 telefono zenbakira deituz edo 688 640 534 whatsapp zenbakira idatziz (plazak mugatuak dira).