Las diez noticias clave de la jornada
Ekimenaren helburua desgaitasunak dituzten pertsonentzat bisita irisgarri eta erosoak bermatzea da.
Ezkio-Itsaso

Igartubeiti baserri museoa dastatuz, usainduz, ukituz... ezagutzeko prest

EHUk Arteria proiektuaren baitan, egoera zaurgarrian dauden pertsonek kulturan duten bizipenaren ikerketan parte hartu du

CRISTINA LIMIA

ezkio-itsaso.

Miércoles, 14 de diciembre 2022, 00:06

Igartubeiti baserri museoak Euskal Herriko Unibertsitateak Arteria proiektuaren baitan egin duen 'Egoera zaurgarrian dauden pertsonen parte hartzea kulturan' ikerketan parte hartu du. Esperientziari 2021eko azaroan heldu zioten. «Ikerketako lantaldearekin txango inklusiboa antolatu genuen, desgaitasun desberdinak zituzten pertsonek hartu zuten parte eta Igartubeiti bezalako museo baserri bat beraientzat irisgarria eta erosoa izateko beharrezkoak ziren baldintzak era moldaketak aztertu genituen, esperientziaren pertzepzioak eta sentsazioak telefono mugikor batekin egindako argazki-erregistro baten bidez jaso genuen», azaltzen dute.

Publicidad

«Ikerketa Goierrin egin da. Joxe Jimenez, Asier Huegun eta Eider Ganboa, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek egin dute, Dar-dar gizarte ekimenezko kooperatibak bultzatuta. Egoera zaurgarrian dauden pertsonek, kultur teknikariek eta artistek parte hartu dute», aditzera ematen dute Igartubeititik. «Ikerketan, Zumitegi, Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak, K6 Gestion Cultura, Zazpi Arte, Caritas, Goienetxe Fundazioa, Begisare eta Zabalduz kooperatibak parte hartu dute. Gainera, Beasain, Lazkao, Legorreta, Ormaiztegi, Ordizia, Segura, Urretxu, Zaldibia eta Zumarragako udalen laguntza izan dute», gehitzen dute.

Ikerketaren ondorioak

Ikerketaren ostean, bertatik ateratako ondorioak ezagutzera ematen dituzte. «Pertsona zaurgarriak zinera eta antzerkira joaten dira batez ere, gainontzeko kultur ekitaldietara baino gehiago. Aisialdiko espazioei dagokionez, erabilienak kafetegiak eta parkeak dira», nabarmentzen dute. «Esparru honetako sortzaileak eta teknikariak inklusioa aintzat hartzen saiatzen dira, baina zailtasunak dituzte nahi hori praktikara eramateko: nola egokitu espazioa, nola helarazi informazioa... Espazioa denontzat egokitzea eta informazioa denoi helaraztea funtsezkoa da», azpimarratzen dute.

«Pertsona zaurgarriek pertsonen arteko harremanari garran-tzi handia ematen diote: teknikariek eta dinamizatzaileek harrera ona egitea, gertutasuna erakustea...», gehitzen dute ikerketaren ondorioen artean. Aldi berean, sortzaileek eta teknikariek prestakuntza behar dutela onartu dute.

Ondorio orokor horiek aintzat hartuta, ikerlariek sei proposamen egin dituzte: Kultura parte hartzaile inklusiborako diseinua egitea, sortzaile eta teknikarien prestakuntza sustatzea, ikaskun-tzarako diseinu unibertsalaren printzipioak txertatzea, kultura espazio partekatuak sortzea eta proiektu berritzaileak garatzea eragileen arteko kooperazioan oinarrituz.

Publicidad

Igartubeitin jada martxan jarriak dira, desgaitasun desberdinak dituzten bisitariei egokitutako esperientziei indarra emanez. Aurreko larunbatean, adibidez, pertsona gor eta itxuen talde bat izan zuten baserri museoan eta ukimenari eta dastamenari garrantzi berezia eman zioten. Bertako eztia dastatzera eman zieten eta baserriko material desberdinak ukituz, beren ezaugarriak eta historioa ezagutzera eman zieten, besteak beste.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad